Herri galdeketak egiteko sinaduren erronka aise gainditu dute Urola Kostako herrietan

Orotara, 8.691 sinadura bildu dituzte datorren maiatzaren 7an herri galdeketak egingo dituzten eskualdeko zortzi herrietan. Gaur jakinarazi dute zifra Azkoitiko Elkargunean egin duten ekitaldi jendetsuan.
Urola Kostako herrietako ordezkariak Elkargunean egin duten ekitaldian. (Julene Frantzesena)

Urola Kostako herrietako ordezkariak Elkargunean egin duten ekitaldian. (Julene Frantzesena)

Maiatzaren 7an gauzatuko dituzten galdeketak egin ahal izateko sinadurak biltzen aritu dira azken hilabeteetan Urola Kostako herrietan, eta erronka aise gainditu dute herri guztietan. Izan ere, erabakitzeko eskubidea praktikan jarriko duten eskualdeko zortzi herrietan 8.691 sinadura bildu dituzte orotara. Honako sinadura kopuru hauek lortu dituzte herriz herri: Aizarnazabalen 120 sinadura; Azkoitian, 1.955; Errezilen, 169; Getarian, 629; Orion, 615; Zarautzen, 3.153; Zestoan, 610; eta Zumaian, 1.440.

Herri horietako guztietan galdeketak antolatzen ari diren elkarteetako eta taldeetako ordezkariek sinadura kopuruak jakinarazteko eta kanpainari bukaera emateko agerraldia egin dute goizean Azkoitiko Elkargunean. Joan den ekainean Azpeitiko herri galdeketa antolatzeaz arduratu zen Hitzartu elkarteko kideak ere bertan izan dira, haien lekukoa hartuta galdeketak egingo dituzten herrietako ordezkariei babesa ematen. Dozenaka lagun izan dira ekitaldian, eta haiek gustura agertu dira lortu duten sinadura kopuruarekin. Agerraldiaren ostean, Azkoitiko plazara joan dira kalejiran txistulariek lagunduta. Eta plazan puzgarriez, dantza jauziez nahiz jan-edanaz gozatu ahal izan dute bertaratu direnek.

Hona hemen gaur goizeko irudi bilduma:

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend