Eskualdeko 450 emakumek baino gehiagok parte hartu dute 28. Lilatoian

Eskualdeko emakumeek ez dute proba aurreneko postuetan bukatzerik lortu, baina Urola Kostako parte hartzaileetan aurrena, sailkapen orokorrean 30. postuan, Lide Azkue zarauztarra helmugaratu da

Urola Kostako 11 herrietako 450 emakumek baino gehiagok parte hartu dute gaur, igandea, Donostian egin den 28. Lilatoian. Eskualdeko herri batzuetatik autobusak ere antolatu zituzten lasterketara joateko, eta eguraldia lagun, 4.820 lagunek bukatu dute proba.

Honako hauek dira Urola Kostako herrietako parte hartzaileen kopuruak www.kirolprobak.com atariaren arabera: Aizarnazabal (7), Aia (13), Azkoitia (78), Azpeitia (87), Beizama (0), Errezil (1), Getaria (7), Orio (48), Zumaia (38), Zestoa (26) eta Zarautz (162). Beraz, parte hartzaile gehien izan duen eskualdeko herria Zarautz da, eta haren atzetik Azpeitia eta Azkoitia.

Eskualdeko emakumeek ez dute proba aurreneko postuetan bukatzerik lortu, baina Urola Kostako parte hartzaileetan aurrena Lide Azkue zarauztarra helmugaratu da; hain zuzen, sailkapen orokorreko 30. postuan iritsi da helmugara.

Irutxuloko Hitzaren webgunean ikus daitezke 28. Lilatoiko argazkiak. Tartean badira eskualdeko bizilagunen irudiak.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend