Korrikaren alde, Xoxotera irteera egin dute dozenaka lagunek

Eguraldia lagun, dozenaka lagun izan dira Xoxoten 20. Korrikaren aldeko mendi irteeran. Apirilaren 5eko goizaldean igaroko da 20. Korrika Urola Kostako herrietatik.
Xoxotera mendi irteera egin duten herritarrak. (Maxixatzen.eus)

Xoxotera mendi irteera egin duten herritarrak. (Maxixatzen.eus)

Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako hainbat herritar Xoxoten izan dira gaur, igandea, Urola Erdiko Korrika batzordeek eta hiru herrietako mendizaleen taldeek antolatutako txangoan. Eguraldia lagun, dozenaka lagun izan dira Xoxoten 20. Korrikaren aldeko mendi irteeran.

Apirilaren 5eko goizaldean igaroko da 20. Korrika Urola Kostako herrietatik, eta dagoeneko martxan dira herriz herriko batzordeak.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend