Bilera irekia egingo du Haizatu taldeak ostiralean

Maiatzaren 7ko herri galdeketa antolatzen ari da Aizarnazabalgo Haizatu taldea, eta ostiralean bilera irekia egingo dute, 18:00etan, Lauburun.
Haizatu_taldea_aurkeztu_du

Aizarnazabalgo Haizatu taldea. (Julene Frantzesena)

Aizarnazabaleko Haizatu taldea buru-belarri ari da maiatzaren 7ko galdeketa prestatzen, eta, horren harira, bilera irekia egingo dute ostiralean. 18:00etan izango da, Lauburun, eta prozesua zein puntutan dagoen azaldu eta aurrera begira egin beharrekoak aztertuko dituzte. Besteak beste, taldeak eratu eta talde bakoitzaren funtzioa zein izango den zehaztuko dute. Herritarren laguntza behar dutela nabarmendu dute Haizatuko kideek, eta, beraz, ahalik eta jende gehien bilerara agertzea nahi dute.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend