Azken urteotan mantendu egin da euskararen kaleko erabilera Zarautzen

Duela bost urte bezala, erdiek egiten dute euskaraz Zarauzko kaleetan. Soziolinguistika Klusterrak egin du azterketa, eta asteartean aurkeztu zituen datuak.
Belen Uranga, euskararen kale erabileraren emaitzak aurkezten, asteartean. (A. Ventas Aldabaldetreku)

Belen Uranga euskararen kale erabileraren emaitzak aurkezten, asteartean. (A. Ventas Aldabaldetreku)

Duela bost urtetik ez da ia aldatu Zarauzko kaleetan euskaraz hitz egiten dutenen kopurua. 2011ean zein 2016ean udalerriko hainbat zonaldetan Soziolinguistika Klusterrak egindako ikerketen arabera, “parez parekoak” dira datuak: duela bost urte euskararen kaleko erabilera %50ekoa zen eta egun %50,5ekoa. “Akats tartea kontuan izanda, ezin da esan gora egin duenik. Datu orokorra mantentzen da”, nabarmendu du Belen Urangak, Soziolinguistika Klusterreko ordezkariak.

Asteartean aurkeztu zituen 2016ko datuak. Iazko iraila eta urria bitartean, 30 orduz egin zituzten behaketak herriko hainbat zonaldetan. Guztira, 6.518 hiztuen arteko 2.285 elkarrizketa aztertu zituzten, 5 ibilbidetan banatuta: Alde Zaharrean, malekoi inguruan, Iñurritzan, Azken Portun eta Maxi zein Itxasmendi inguruan.

Behaketen arabera, %47,1ak gaztelaniaz egiten du eta %2,3ak beste hizkuntzetan. Kalean dabiltzanen erdiek euskara erabiltzen badute ere, hizkuntza gaitasuna %70,1ekoa da. Haurrak dira euskara gehien erabiltzen dutenak (%70,5ak), ondoren 15-24 urte bitartekoek (%54,9ak) eta gero helduek, 25-64 urte bitartekoek (%41,7ak). Adinekoak dira kalean euskara gutxien erabiltzen dutenak (%37,3ak).

Jarraitu irakurtzen Zarauzko Hitza atarian.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend