Istripua izan da Azpeitian, Sanjuandegiko biribilgunean

Auto batek moto gidari bat jo du, eta moto gidaria zauritua eraman dute Zumarragako ospitalera. Zestoan, berriz, txirrindulari bat erori da.

WhatsApp Image 2017-03-11 at 13.26.05

Azpeitiko Sanjuandegi auzoko biribilgunean istripua gertatu da gaur eguerdian, 12:30ak aldera. Auto batek moto gidari bat jo du, eta moto gidaria lurrera erori da. Anbulantziak bertaratu dira, eta, SOS Deiakek jakinarazi duenez, zauritua Zumarragako ospitalera eraman dute. Auto ilara luzeak sortu dira.

Zestoan, berriz, GI-631 errepidean, txirrindulari bat erori da, eta Donostiako Poliklinikara eraman dute.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend