Bideoa: Bertso Derbia

Real Sociedad Fundazioak atzo Donostiako Antzoki Zaharrean izandako 9. Bertso Derbiko bideoa osatu du. Sei bertsolarik hartu zuten parte. Andoni Egañak, Amets Arzallusek eta Maddalen Arzallusek osatu zuten Realaren taldea. Athleticena, berriz, Igor Elortzak, Arrate Illarok eta Jon Maiak. Mikel Labaka Realeko jokalari ohiak eta Realeko gizonen lehen taldeko hirugarren entrenatzaile azpeitiarra aritu zen gai jartzaile lanetan. Orioko bertso eskolako haurrek ere hartu zuten parte.

Gaur, partida hasi aurretik jarraitu du bertso saioak, Anoetako 9. atearen parean.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend