Imanol Goñik eta Oihana Azkorbebeitiak irabazi dute Zuzenien igoera bertikala

Azpeitiko plazatik abiatu, eta Xoxotera joan dira korrikalariak, 3.300 metroko ibilbidea eginez. Azpeitiarren artean, azkarrenak Ibai Etxeberria (00:37: 23) eta Vanesa Cerrajero (00:51:51) izan dira.
IMG_4119

Zuzenien igoera bertikaleko irabazleak, podiumean. (Ihintza Elustondo)

Imanol Goñik (Ea, Bizkaia) eta Oihana Azkorbebeitiak (Abadiño, Bizkaia) irabazi dute gaur goizean Azpeitian jokatu den IX. Zuzenien igoera bertikala. 32 minutu eta 44 segundo behar izan ditu Goñik mendi lasterketa amaitzeko, eta, Azkorbebeitiak, berriz, 40 minutu eta 10 segundo. Gizonezkoetan bigarrena Ultzamako (Nafarroa) Mikel Beunza izan da, 00:33:50  denbora eginda, eta, hirugarrena, Gueñesko (Bizkaia) Asier Larruzea (00:33:59). Emakumeetan bigarrena Huarteko (Nafarroa) Maider Fraile izan da, 00:43:37 denbora eginda, eta, hirugarrena, Ordiziako (Gipuzkoa) Oihana Arratibel (00:44:26). Azpeitiarren artean, azkarrenak Ibai Etxeberria (00:37: 23) eta Vanesa Cerrajero (00:51:51) izan dira.

Azpeitiko plazatik abiatu, eta Xoxotera joan dira korrikalariak, 3.300 metroko ibilbidea eginez. 10:00etan irten da lehen parte hartzailea, eta 11:00ak inguruan azkena. 102 lasterkari zeuden proban izena emanda, baina, azkenean, 98k parte hartu dute. Eguraldi txarra egin du, eta espero baino gogorragoa egin zaie proba korrikalariei. Euria dela eta, lokatza zegoen bidean, eta batek baino gehiagok irrist egiten zuten noiznahi.

Dena den, pozik amaitu dute lasterketa gehienek. Segidan, Azpeitiko plazara jaitsi dira korrikalariak, eta hamaiketakoa dastatu dute bertan. Ondoren, sari banaketa egin dute.

Hona hemen lasterketan hartutako irudiekin osatutako bilduma:

 

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend