Ruben Ruzafak eta Aitziber Ibarbiak irabazi dute Orioko mendi lasterketa

Orioko Herri Ikastolatik abiatuta, 23 kilometrotako mendi ibilbidea egin zuten 312 lagunek; Igor Lazkano eta Sonia Alonso izan ziren oriotar bizkorrenak
Marta Antoñana garailea, ibilbideko hesi bat gainditzen (Luis Bixki).

Aitziber Ibarbia garailea, ibilbideko hesi bat gainditzen (Luis Bixki).

Orioko Herri Ikastolak antolatuta, zazpigarren urtez egin zuten igandean Orioko Mendi Lasterketa.  Aurrez 360 lagunek izena emanda bazeuden ere, azkenean 312 lagunek amaitu zuten proba, eta Ruben Ruzaba Cueto aizarnazabaldarra eta Aitziber Ibarbia Beloki zizurkildarra izan ziren garaile. Hain zuzen, aizarnazabaldarrak bigarren postuan amaitu zuen lehengo astean Aiako Mendi Lasterketan.

Gizonezkoen artean, Markel Urigoitiak bigarren postua (01:50:00) lortu zuen, eta hirugarren geratu zen Jon Ugalde (01:51:24). Emakumezkoei dagokienez, Marta Antoñanak (02:17:00) eta Raffaella Ciavolak (02:26:31) eskuratu zituzten bigarren eta hirugarren postuak, hurrenez hurren; Ciavola hirugarrena izan den Aiako proban.

Oriotarren artean, Igor Lazkano Elizegi (02:05:41) eta Sonia Alonso Martinez (02:40:11) izan ziren helmugara iristen lehenengoak. Sailkapen orokorrean, 31. eta 194. postuan geratu ziren horiek, hurrenez hurren. Aurreko urteetan bezala, parte hartzaileek 23 kilometrotako ibilbidea egin zuten. Orioko Herri Ikastolatik abiatu ziren korrikalariak, eta guztira 1.200 metroko igoera izan zuten lasterketan zehar. Aurten, ibilbidean hainbat aldaketa egin dituzte antolatzaileek.

Irudi bilduma Karkara.eus-en eskutik:

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend