Zabaldu dute Azkarate mendatea

Atzo arratsaldean Azkoitia eta Elgoibar arteko Azkarate mendatean izan zen istripu larriaren ondorioz, itxi egin zuten errepidea, bi noranzkoetan. Ia hamar orduz itxita egon ondoren, 03:00etatik zabalik da berriz errepidea, Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez.

Elgoibar aldera zihoan kamioi batek guraizearena egin, eta lau auto jo zituen atzo 17:45ean GI-2634 errepidean. Hiru lagun hil ziren ezbeharrean, eta beste bost pertsona zauritu ziren. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, baina, oraingoz, bi hipotesi daude: horietako bat da kamioaiak guraizearena egin eta gero autoak jotzea; eta, bestea, autoek istripua izan eta hura saihesten hastean, kamioiak guraizearena egitea.

 

Iruzkin bat

Utzi iruzkin bat

*

*

  • Joxemai
    14 martxoa 2017 at 13:12 - Reply

    Kamioiak artaziarena egin eta autoak arrapatu zituela baieztatzea badaukazue? Edo auto batek kamioiari maniobra txar bat egin eta gero sortuzen iztripia?

  • Send this to friend