1766ko Matxidanari buruzko ibilaldi gidatua egingo dute Azkoitian eta Azpeitian

 

Azpeitiko Kultur Mahaiak, Azpeitiko Udalak eta Maxixatzen Euskara Elkarteak antolatuta, 1766ko Matxinada ezagutzeko ibilaldi gidatua egingo dute apirilaren 8an, 10:00etatik 12:00etara. Olatz Arangurenek gidatuko du ibildia, eta Azkoitian dagoen Egurbideko olatik abiatuta, Azpeitirako bidea hartuko dute. Azpeitiko 1766 Matxinada kalean amaituko dute ibilaldia, eta bitartean matxinada hartan zeresana izan zuten eraikinak eta txokoak bisitatu eta orduko gertakariak ezagutuko dituzte.

Gehienez 30 lagunek parte hartu ahal izango dute ekimenean, eta dagoeneko eman daiteke izena, azpeitikokulturmahaia@gmail.com heldibdera idatzita edo 688 89 54 72 telefonora deituta. Antolatzaileek autobusa jarriko dute herriz mugitu behar dutenentzat.

Iaz 250 urte bete ziren Gariaren Matxinada izan zenetik Azkoitian eta Azpeitian. Jauntxoek lehengaien prezioak igo izanak herritarren altxamendua eragin zuen. Apirilean ibilaldian parte hartuko dutenek Ildefonso Gurrutxagak idatzitako eta Azpeitiko Udalak kaleratutako 1766. urteko matxinada Azpeitian. Arrazoiak eta garapena liburua banatuko diete, eta esku-orri bana ere jasoko dute. Apirilean turismo bulegoan jarriko dituzte eskuragarri esku-orriak.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend