Adinekoen erorketak saihesteko tailerra hasiko da bihar

Adina dela eta, pertsona nagusiek arrisku handiagoa izan ohi dute lurrera erotzeko. Gainera, sarritan, erorketa horiek tarteko, kalte handiagoak jasaten dituzte gazteek baino. Horregatik, etxe barruan zein kanpoan gertatu ohi diren erorketak saihesteko, tailer bat antolatu dute Zestoan. Bihar hasi eta martxoaren 22an amaituko da, eta kiroldegian izango dira saioak, 10:00etatik 12:30era.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend