Begiraleentzat deialdia zabaldu dute Aizarnazabalen

Aizarnazabalgo Guraso Elkartea hasi da dagoeneko aurtengo udalekuak antolatzen. Martxoaren 27a izango da begirale izan nahi dutenek dokumentuak bidaltzeko azken eguna.
aizarnazabalgoantzezlana

Aizarnazabalgo haurrak antzezlan bat ikusten.

Aizarnazabalgo Guraso Elkartea hasi da dagoeneko aurtengo udalekuak antolatzen, eta, elkarte horrek jakinarazi duenez, begiraleak behar dituzte. Interesa dutenek honako helbide honetara bidali behar dituzte curriculumak: basakaitz@gmail.com. Martxoaren 27a izango da dokumentuak bidaltzeko azken eguna. Besteak beste, ikasketak eta esperientzia hartuko dituzte kontuan.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend