Korrikako kilometroak erosteko azken eguna martxoaren 22a izango da

Erosle bakoitzak zer zati egin behar duen zehazteko, hilaren 23an zozketatuko dituzte kilometroak

19__KORRIKA_AZPEITIAN

Martxoaren 30ean Otxandiotik (Bizkaia) irten, eta, herriz herri igaroko da euskararen aldeko aldarria. Apirilaren 5ean igaroko da Urola Erdiko herrietatik, goizean goiz. 03:50 inguruan iritsiko da Zestoara, eta 05:00-05:15 aldera, berriz, Azpeitira. Horren ostean, eguna argitzen hasterako helduko dira korrikalariak Azkoitira. Apirilaren 9an amaituko da lasterkaldia, Iruñean.

Azpeitiko Korrika Batzordea herrian osatuko dituen kilometroak saltzen ari da eta martxoaren 22a izango da azken eguna. Euskararen lekukoa eraman nahi duten talde, erakunde edota norbanakoek natul.euskeraz@gmail.com helbidera idatzi edo 661-104446 telefonora deitu beharko dute, kilometroak erosteko. Aurreko urteetan legez, kilometro osoa edo erdia erosteko aukera dago. Prezioari dagokionez, 425 euro balio du kilometro bakoitzak; eta 212,5 euro, berriz, erdiak. Ekarpena egiteko beste modu bat Korrikalari irudia erostea da, eta horrek 110 euroko prezioa du.

Martxoaren 23an, berriz, erosle bakoitzak ibilbidearen zer zati osatu beharko duen zehazteko zozketa egingo dute Sindikatu Zaharrean, 19:00etan. Batzordeak ahal izanez gero hara azaltzeko deia egin die kilometro erosleei. Petoak jasotzeko eguna, berriz, martxoaren 30ean izango da, Sanagustin kulturgunean, 18:00etatik 20:00etara.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend