‘Garai nagusirako baratza prestatu’ tailerra eskainiko dute martxoaren 22an, Azkoitiko baratze parkean

Furgobaratza zerbitzua ere egongo da, eta baratzaren inguruko gaietan aholkularitza zein mintegi eta hazi ekologikoen informazioa eskainiko dute, besteak beste.

Azkoitiko baratze parkeko ikastaroa

Garai nagusirako baratza prestatu tailerra eskainiko dute Azkoitiko baratze parkean hilaren 22an. 17:30etik 19:30era izango da saioa, eta honako galdera hauek izango ditu ardatz:

  • Nola prestatu lurra?
  • Ongarriztatu behar al da?
  • Nola antolatu nire baratze txikia?
  • Zein barazki jarri behar nituzke? Zenbat bakoitzeko?
  • Zeintzuk elkartu?

Furgobaratza zerbitzua ere egongo da: baratzaren inguruko gaietan aholkularitza, mintegi eta hazi ekologikoen informazioa…

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend