Haur-masaje ikastaroak eskainiko dituzte Azpeitiko Iraurgi Ikastetxean

Saioak astelehen eta ostegun arratsaldetan izango dira Haur Eskolan. Ordubete inguruko bi saio izango dira, 17:15etatik hasita. Ikastaroaren prezioa 25 eurokoa izango da.

Haur-masaje ikastaroak antolatu dituzte Iraurgi ikastetxean. Masajeaz gain, haurren garapen psikomotoreaz eta haurrak bere ingurunea esploratzeak duen garrantziaz arituko dira, besteak beste.

Ordubete inguruko bi saio izango dira, astelehen eta ostegun arratsaldeetan, 17:15etik aurrera, Haur Eskolan. 17:15etatik hasita. Ikastaroaren datak honako hauek dira:

  • 1. Taldea: haurdunei eta 0-1 urte bitarteko haurrei eta beraien familiei zuzendua, martxoaren 27an eta apirilaren 3an, arratsaldeko 17:15etan.
  • 2. Taldea: 1 eta 6 urte bitarteko haur eta gurasoei zuzendua, martxoaren 30ean eta apirilaren 6an, arratsaldeko 17:15etan.

Ikastaroaren prezioa 25 eurokoa izango da, eta interesa duen edonori zuzenduak izango dira. Parte hartu nahi dutenek 943 81 63 80 telefono zenbakira deitu edota hh@iraurgi.com helbide elektronikora mezua idatzi beharko dute martxoaren 22a baino lehen. Taldeak mugatuak izango baitira.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend