Kobazuloen VIII. Eguna ospatuko dute igandean Zestoako Ekainberrin

Lurpea elkarteak Kobazuloen VIII. Eguna antolatu du martxoaren 19rako, iganderako. “Seigarren kontinentea” ezagutarazteko, Euskal Herriko zortzi kobetan ospatuko dute ekimena, tartean Zestoako Ekainberrin.

Hainbat ekintza egingo dituzte igandean, hala nola bisitariek erdi prezioan izango dute Ekainberrirako sarrera. Hala, bisita gidatuen bidez kobazuloen ezaugarriek nola eragiten zuten orduko bizimoduan ezagutuko dute. Ekain Abenturan, berriz,  sua egin, margotu eta kanpoaldeko zirkuitu batean ehizatzen ikasiko dute. Antolatzaileek adierazi dute bietarako lekua aurretik erreserbatzea komeni dela.

Horrez gain, Sortu (zure) labar artea jarduera egingo dute asteburuan. Bisitariek beren margolanak egin ahal izango dituzte liburutegian prestatuko duten txoko baten bidez. Ondoren, etxera eraman ahal izano dituzte. Jarduera librea izango da, eta Ekainberriko sarrera erosten duen edonork parte hartu ahal izango du.

Era berean, bisitari guztien artean zortzi kobazuloak ikusteko bono bat eta asteburu baterako egonaldi bat zozkatuko dute.

Kobazuloen VIII. Egunari buruzko informazio osoa www.lurpea.eus atarian lortu daiteke. 

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend