Larunbatean irekiko dute Santa Engraziko erlojuaren erakusketa

Kultur Etxean jarriko dute erakusketa, eta larunbatean 17:00etan irekiko dute. Martxoaren 26a bitartean izango da zabalik erakusketa.

Santa Engraziko erlojuaren inguruko erakusketa larunbatean, 17:00etan, irekiko dute Kultur Etxean. Hilaren 26ra bitartean izango da ikusgai erlojua konpontzen aritu den lantaldeak eta Zestoako Udalak antolatutako erakusketa. Astegunetan 17:00etatik 18:00etara izango da zabalik; larunbatetan 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara; eta igandeetan, 11:00etatik 14:00etara. Taldekako bisitak egiteko aurrez deitu behar da 669-65 99 42 telefonora.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend