Nerea Berasategi azpeitiarra deitu du Espainiako Triatloi Federazioak

Espainiako Triatloi Federazioak Nerea Berasategi Izarraitz Igeri Elkarteko kidea deitu du, asteburuan Encuentro Nacional Iberdrola Gestion Del Talento programan parte hartzeko. Ostiraletik igandera bitartean iraungo du programak, Valladoliden (Espainia), eta bertan, maila fisikoa eta teknikoa ebalutu, entrenamendu gomendioak ezarri, eta igeriketako, txirrindularitzako eta korrikako baliospen testak egingo dizkiete.

Iaz Madrilgo Joaquin Blume Errendimendu Altuko Zentro programan hartu zuen parte azpeitiarrak.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend