Zumaiako Darahli elkartearen 10. urteurrena dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte

Martxoaren 20tik apirilaren 3ra erakusketa, hitzaldiak, jolasak zein tailerrak izango dira, besteak beste.

Hamar urte dira Sahararen alde Darahli elkartea sortu zela Zumaian, eta hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte martxoaren 20tik hasi eta apirilaren 3ra arte.

Hona hemen egitaraua:

  • Martxoaren 20tik apirilaren 3ra: Darahli, hamarkada bat lankidetza sustatzen erakusketa. Ikus-entzunezkoen txokoa eta informazio mahaia izango dira, besteak beste.
  • Martxoak 24: Hassanna Aalia Ni ere errefuxiatua naiz hitzaldia, 19:00etan, Oxford aretoan.
  • Martxoak 25: Ume jolasak eta tailerrak, 12:00etan, Kofradiako plazan.
  • Martxoak 31: Darahli 10 urte: hautsitako denbora ikus-entzunezkoaren aurkezpena. 19:00etan izango da, Oxford aretoan.
  • Apirilak 1: Mannequin Challenge erraldoia, 12:00etan, Kofradiako plazan.
  • Apirilak 2: Zukan Trio hirukotearekin, saharar musika bertsionatua, 12:30ean, Oxford aretoan.
Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend