Jose Mari Orbegozo eta Amaia Gonzalez dantzariak omendu dituzte Azpeitiko Udalean

Sei sarirekin itzuli ziren Orbegozo eta Gonzalez Torremolinosen (Malaga, Andaluzia) martxoa hasieran jokatu zen MueBT Dantza Txapelketatik

Sei sarirekin itzuli ziren Jose Mari Orbegozo (Azpeitia, 1964) eta Amaia Gonzalez (Lasarte, 1976)  Torremolinosen (Malaga, Andaluzia) martxoa hasieran jokatu zen MueBT Dantza Txapelketatik. Bachata, merengue, salsa, cha-cha-cha zein vals, tango eta pasodoble modalitateetan lehiatu ziren, eta Espainiako eta mundu mailako sariak eskuratu zituzten.

Azpeitiko udal ordezkariek eta Eneko Etxeberria alkateak bi dantzariak omendu zituzten atzo. Horiez gain, Orbegozoren Dantzaki eskolako ikasleak ere joan ziren irakasleei babesa ematera. Etxeberriak azaldu zuenez, Orbegozo egiten ari den lan guztiaz “harro” dago, eta azpeitiar bat horren urrun iristeaz ere. Orbegozok, hunkituta, “azpeitiarra izateaz harro” dagoela esan zuen. Amaia Gonzalez, lasartearra izan arren azpeitiarra sentitzen dela azaldu zuen, eta eskerrak emateko tartea ere hartu zuen. Amaieran, lora sorta bat jaso zuen bikoteak.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend