Zein da lilitarren sekretua?

Bisita antzeztuan parte hartzea da Lili jauregia ikusteko modu bakarra. 'Lilitarren ohorea' obrak XVII. mende amaierara darama bisitaria, misterio bat tarteko.

'Lilitarren ohorea' antzezlana

Lili jauregian bizi diren azken lilitarrak dira Andre Madalen —Magdalena Amilibia du izena— eta haren senarra —Sebastian de Lili—. 1678. urtea da, eta bi urte barru lilitarrak kalera jaitsiko dira bizitzera. Karrera militarrean eta klase mailaketan gora egiteko asmoz, senarrak kanpoan egiten du denbora luzea, eta Andre Madalenek bakarrik gobernatzen du jauregia. Traizio barkaezina egin diote, ordea, eta jauregiko langile guztiak kaleratu ditu. Zerbitzua osatuko duten langile berriak behar ditu, eta konfiantzazko zerbitzari bat bidaliko du horien bila. Zerbitzari horrek txanpon bana emango die zerbitzura sartuko den langile posible bakoitzari, Andre Madaleni erakutsi eta hark konfiantzazko langile gisa identifika ditzan.

“Hala, Lili jauregia bisitatzera datorrenari txanpon bat emango zaio sarreran, eta horrek identifikatuko ditu jauregira lanera datozen langile gisa”, azaldu du Juanjo Aranburu (Zarautz, 1973) Lili jauregiko kudeatzaileak. 25 minutu inguru irauten du bisitak. Andre Madalenek bere sentimenduak azalduko dizkie bisitariei, eta etxea erakutsiko die, nola bizi diren azaldu, eraikinari buruzko datuak eman; eta, amaieran, zerbitzariekin konfiantza lortzen duenean, lilitarren sekretua zein den azalduko die, zein den Andre Madaleni egin dioten traizio hori.

Erreportajea osorik, Gipuzkoako Hitzaren webgunean.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend