BIDEOA eta ARGAZKI BILDUMA: Azpeitiko Gure Esku dagok herri galdeketei babesa emateko festa egin du

Azpeitiko Gure Esku Dagok Euskal Herriko hainbat herritan egingo diren galdeketak babesteko festa egin du gaur. 12:00etatik aurrera, trikitilariak, bertsolariak eta luntxak hartu dute udaletxe azpia.

Haritz Garmendia eta Eneko Arbeo soinujoleek eman diote hasiera ekitaldiari eta Haritz Etxeberria Ministro eta Leire Ostolaza bertsolariek jarraitu dute giroa alaitzen. Erabakitzeko eskubidea ardatz hartuta, hainbat bertso abestu dituzte. Ondoren, Eneritz Albizu eta Laxaro Azkune Azpeitiko Gure Esku Dagoko eta Hitzartuko kideak Hitzartuk egindako lanaren bueltan aritu dira. 2016ko herri galdeketaren emaitzak azaldu dituzte: 16 urtetik gorako 4.781 herritarrek parte hartu zuten parte, boza emateko aukera zuten herritarren %39,37. Horietatik 4.524 herritarrek eman zuten baiezkoa, eta ezezkoa, berriz, 188 lagunek; bozkatu zutenen %3,98. 17 herritarrek zuriz bozkatu zuten, bozen %0,36, eta baliogabeak 52 izan ziren, botoen %1,1.

Herri galdeketak egingo dituzten Euskal Herriko txokoei erabakitzeko eskubidearen aldeko bidean aurrera egiten jarraitzeko babesa eman diete. Hainbat daten berri ere eman dute ekitaldian. Apirilaren 10ean Bilbon erabakitzearen aldeko festa egingo dutela jakinarazi dute. Horrez gain, apirilaren 27an LAB sindikatuko Ainhoa Etxaidek eta ELAko Xabier Antzak hitzaldia emango dute.

Herri galdeketen harira, eskualdean egingo dituzten ekitaldiak hemen ikus daitezke.

Hona hemen, gaur goizeko irudiak (argazkiak: Julene Frantzesena):

 

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend