Getariako udal hautetsi direnek eta izandakoek herri galdeketa babestu dute

Brankan Getariako erabakitzeko eskubidearen aldeko taldeak ekitaldia egin du gaur plazan
Getariako udal hautetsien agerraldia

Getariako udalean hautetsi izandakoek eta direnek herri galdeketari babesa eman diote (Brankan).

 Getariako udal hautetsien agerraldia

Getariako udal hautetsi izandakoen eta direnen agerraldia (Brankan)

Getarian erabakitzeko eskubidearen alde bildu dira gaur Getariako udaleko hautetsi izandakoak eta gaur egun direnak. Brankan Getariako erabakitze eskubidearen aldeko taldearen izenean aurkeztu du ekitaldia Uxoa Irigoienek: “Gure Esku Dago plataformaren jardunbidearen barnean, eta Euskal Herriaren etorkizun politikoari buruz iaz hainbat herritan egindako galdeketen ondoren, bihar, martxoaren 19an, Oarsoaldean, Tolosaldean, Hernanin, Astigarragan eta Larrabetzun ere galdeketak egingo dira. Bi olatu horien ondoren, hirugarren olatua gurea izango da, Urola Kostako herriena. Beraz, maiatzaren 7a getariarron eguna izango da”.

Ondoren, Getarian udal ordezkari politiko izandako eta gaur egun hala diren guztien izenean Isaac Ostolazak eta Ibon Ezenarrok hitza hartu dute. Biak ere Frankismoaren ondorengo lehen hauteskundeak (1979an) egin zirenean osatutako Udalbatzako kideak. Horiek atxikimenduaren adostasun-adierazpena irakurri dute: “Jendaurrean adierazi nahi dugu euskaldunok herri bat osatzen dugula, Euskal Herriak bere etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea duela eta herritarron garaia dela”. Horregatik, “siglen gainetik”, Getariako Brankan taldeak maiatzaren 7rako deitu duen herri galdeketan parte hartzera animatu dituzte getariarrak.

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend