Hamargarren urtez jarraian, trikiti doinuek hartu dute Soreasu antzokiko oholtza

San Jose trikiti jaialdia egin dute Azpeitian eta azken hamar urteetako jaialdietan parte hartu duten trikitilarietako batzuk igo dira oholtzara.

Hamargarren urtez jarraian, San Jose egunaren buelta honetan, trikiti doinuek hartu dute Azpeitiko Soreasu antzokia. Oholtzan azken hamar urteetako jaialdietako kartelak jarri dituzte, eta emanaldian zehar azken urte horietako jaialdietan parte hartu duten trikitilarietako batzuk igo dira.

17:30ak inguruan hasi da jaialdia, eta hasi baino minutu batzuk lehenago eserleku guztiak bete dira. Honako musikari eta abeslari hauek izan dira Soreasuko oholtzan: Mirari Azkune eta Aintzane Agirrebeña, Maixa Lizarribar, Errekalde anaiak, Azkonobieta anaiak, Jexux Izeta, Jone Uria eta Julene Otegi, Aire ahizpak, Tapia eta Leturia zein Iker Allur eta EinGO taldeko kideak. Horiez gain, ikusle bat ere animatu da bere eserlekutik kantu bat edo bestetan irrintzia botatzera. Trikiti doinu artean, hamar urte baino gehiago atzera joanda, Tapia eta Leturia bikotearen gaztetako anekdota bat ere azaldu du Leturiak. Barre eta algaraz, txalo zaparrada batekin amaitu dute jaialdia.

Hemen, trikiti jaialdiko argazki batzuk (argazkiak: Olaia Iraola):

[flickr_set id=”72157679857755480″]

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend