Herri galdeketari babesa emateko elkarretaratzea egin dute Aizarnazabalen

Haizatu taldeak martxoaren 19ko herri galdeketei babesa eman die
Aizarnazabalgo Haizatu taldekoak atzo. (Haizatu)

Aizarnazabalgo Haizatu taldekoak atzo. (Haizatu)

Aizarnazabalgo Gure Esku Dagoko Haizatu taldeak elkarretaratzea egin zuen atzo, ostirala. Era horretan, bihar, martxoak 19,  hainbat herritan egingo diren herri galdeketei babesa eman nahi izan zien. Gainera, maiatzaren 7an Aizarnazabalen egingo duten herri kontsultan parte hartzera animatu ditu herritarrak. Atzoko elkarretaratzearen aurretik herriko trikitilariekin poteoa egin zuten.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend