Zestoako gaur egungo udal ordezkariek eta izandakoek herri galdeketari babesa eman diote

"Demokrazia parte-hartzailearen alde" daudela eta 2017ko maiatzaren 7an Zestoan egingo duten herri galdeketa bultzatuko dutela adierazi dute.
Gaurko agerraldiko irudia. (Argazkia: Olaia Iraola)

Gaurko agerraldiko irudia. (Argazkia: Olaia Iraola)

Herri galdeketari babesa emateko, Zestoako gaur egungo udal ordezkariek zein ordezkari ohiek agerraldia egin dute gaur plazan, 13:00ak aldera. Hitziturri elkarteak “herritarren babesa behar dutela” azaldu du, eta babes horri “babes handiagoa” emateko, elkarteak udalerriko 79tik gora izan diren zinegotzi eta alkateei proiektuari babesa ematea proposatu diote. Horien ordezkari gisa, Leire Etxeberria alkate ohiak eta Josetxo Mendizabal gaur egungo alkateak agiri bat irakurri dute.

“Historian zehar eta ez gutxitan ordezkariek Euskal Herriarentzat burujabetasun eskubidearen defentsa egin izan dute; batzutetan herri mailan, beste batzuetan garaiko erakundeetan”, esanaz hasi du aurkezpena Mendizabalek. Zestoaren zerbitzura egon diren eta dauden zinegotziek “Euskal Herriarentzat erabakitzeko eskubidea” aldarrikatu nahi dutela azaldu dute. Haiek ere aniztasuna oinarritzat hartuz, “kolore, adin, pentsakera eta izaera desberdineko zestoarrak” parte hartzera animatu ditu.

Aldarrikapenak lau ezaugarri dituera adierazi du Etxeberriak: “Euskal Herria nazioa dela, Euskal Herriak bere etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea duela, Euskal Herriaren burujabetasuna aldarrikatzen dugula eta herritarron garaia dela”. Azkenik, “demokrazia parte-hartzailearen alde” daudela eta 2017ko maiatzaren 7an Zestoan egingo duten herri galdeketa bultzatuko dutela argi utzi du. “Gure esku dagoelako, erabakitzera goaz!”.

Hitziturri elkartearen izenean, herritarren laguntza behar dutela azaldu dute, “hemendik aurrera lan asko egongo” baita.

Hemen, herri galdeketen harira eskualdeko herrietan egingo dituzten ekitaldiak.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend