[ARGAZKI BILDUMA] Ruben Aranburuk eta Maite Arraizak irabazi dute Zestoako 39. Herri Krosa

Eguraldia lagun, ehun korrikalari inguruk hartu dute parte gaur, igandea, Zestoako sanjosetako 39. Herri Krosean. Ruben Aranburu azpeitiarra izan da irabazlea gizonetan; eta Maite Arraiza barakaldoarra, berriz, emakumeetan. Ibilbide laburra egin dutenen artean, Aitor Madrazo azkoitiarra izan da lehen sailkatua gizonetan; eta Sara Mancisidor zumaiarra, emakumeetan. Zestoarren artean, Iban Aranguren eta Mertxe Uribetxeberria izan dira azkarrenak ibilbide luzean; eta Garikoitz Tabasco eta Larraitz Blanco, ibilbide laburrean.

Lasterkariak 11:30ean abiatu dira, eta herritar ugari bildu da kaleetan. Hemen, goizeko sailkapenak:

Ibilbide luzea, 8,5 kilometro

Gizonak

  1. Ruben Aranburu: 30 minutu eta 58 segundo.
  2. Ibon Aranguren: 31 minutu eta 56 segundo.
  3. Iñaki Lopetegi: 33 minutu eta 9 segundo.

Emakumeak

  1. Maite Arraiza: 34 minutu eta 7 segundo.
  2. Maialen Muñoz: 35 minutu eta 52 segundo.
  3. Alazne Irureta: 38 minutu eta 29 segundo.

Ibilbide laburra, 2,6 kilometro

Gizonak

  1. Aitor Madrazo: 9 minutu eta 17 segundo.
  2. Andoni Irazusta: 9 minutu eta 32 segundo.
  3. Amine Haissouf: 9 minutu eta 37 segundo.

Emakumeak

  1. Sara Mancisidor: 11 minutu eta 17 segundo.
  2. Eneritz Aramendi: 11 minutu eta 34 segundo.
  3. Ihintza Arakistain: 12 minutu eta 5 segundo.

Ikusi sailkapenak osorik, herrikrosa.eus webgunean.

Hemen, herri kroseko irudiak (argazkiak: Olaia Iraola):

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend