Donostia eta Zumaiako trenetan gutxieneko zerbitzuak bihar, asteazkenean eta ostiralean

Euskotreneko Amarako eta Arasoko lan egoitzetako makinistek lanuzte partzialak deitu dituzte

Euskotreneko Amarako eta Arasoko lan-egoitzetako makinistek martxorako eta apirilerako lanuzte partzialak deitu dituzte. Zumaia-Donostia-Zumaia tren zerbitzuan eta Topoan. Horregatik, gutxieneko zerbitzuak jarri ditu Eusko Jaurlaritzak ordu tarte batzuetan.

Martxoaren 20an (astelehena), 22an (asteazkena) eta 24an (ostirala) eta apirilaren 11n (asteartea) 06:55etik 09:05era artean eta 17:55etik 20:05era arteko ordutegian eragingo du lanuzteak. Gainontzeko ordu tarteetan lanegunetako ohiko ordutegia izango dute tren zerbitzuek.

Lanuzte partzialak ondorengo egunetarako ere iragarri dituzte makinistek: martxoaren 28an eta 30ean eta apirilaren 1ean, 3an, 5ean, 7an, 13an, 15ean, 17an, 19an, 21ean, 25ean, 27an eta 29an. Egun horietako ordutegiak Euskotrenek bere webgunean argitaratuko dituela azaldu du.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki ra dei dezakete 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend