Gizon bat erreta hil da Zestoan

Gisasola adinekoen egoitzako egoiliarra zen hildakoa. Segurtasun Sailaren arabera, zigarroa erretzen ari zela arropak su hartu diote, eta erreta hil da.

Gizon bat erreta hil da gaur arratsaldean Zestoan. Zestoako Gisasola adinekoen egoitzaren terrazan jazo da ezbeharra, 18:15ak aldean. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak azaldu duenez, 56 urteko egoiliarra zigarroa erretzen ari zela su hartu dio arropak, eta langileak ohartu direnerako, erreta hil da.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend