Iñaki Diazek irabazi du Azpeitia Saria txirrindularitza proba

Kadete mailakoen lasterketa Azpeitia eta Zestoa artean jokatu da

XXVII. Azpeitia Saria kadeteen txirrindularitza lasterketa jokatu da gaur arratsaldean Lagun Onak txirrindulari elkarteak antolatuta. Iñaki Diaz Oria txirrindulari taldekoa izan da aurrena helmugaratzen. Bigarren Ulma taldeko Ander Blaquezek egin du, eta podiuma Mikel Orbea Lagun Onak TEkoak osatu du.

Azpeitia eta Zestoa artean 54 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute txirrindulariek.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend