Zarauzko halterofiliakoek emaitza bikainak lortu dituzte Euskadiko Txapelketan

Gipuzkoako selekzioarekin aritu dira Iker Guillamon eta Ainhoa Larramendi eta Jon Mendizabal entrenatzailea

Halterofiliako Euskadiko Senior Txapelketa jokatu zen atzo, larunbata, Gasteizen, Indarra Klubaren egoitzan. Gipuzkoako selekzioarekin aritu ziren Zarautz Kirol Elkarteko halterofilia taldeko bi: gizonezkoetan Iker Guillamon eta emakumezkoetan Ainhoa Larramendi. Entrenatzaile, berriz, Jon Mendizabal aritu zen Danena klubeko Bautista Kortajarenarekin batera.

Gizonezkoetan lehen postua lortu zutten Gipuzkoako selekziokoek. Danena klubeko Mikel Alvarez, Igor Sasiain, Jon Ander Iriarte eta Asier Gallegok eta Zarautz KE-ko Iker Guillamonek osatu zuten taldea.

Emakumezkoetan bigarren egin zuen Gipuzkoako taldeak. Kasu horretan, taldea osatu zuten Danenako Naiara Madrid, Laura Plaza eta Ane L. Herranzek eta Zarautz KE-ko Ainhoa Larramendik.

Halterofiliako Euskadiko TxapelketaHalterofiliako Euskadiko Txapelketa

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend