Asteartean TTIP-ak jatorri izenetan izango duen eragina hizpide izango dute Getarian

Astearte iluntzean, 19:00etatik aurrera, TTIP-ak jatorri izenetan nola eragingo duen gogoeta egiteko mahai ingurua egingo dute Getariako Alondegian. Getariako Eskubide Sozialen Kartak, Getariako Udalak eta Gaztetxeak antolatu dute saioa. Lantziegoko Arabako Errioxako El Mozo Wines upategiko nekazari Itxaso Compañonek eta EHNE-Bizkaia nekazal sindikatuko bozeramaile eta nekazari Andoni Garciak parte hartuko dute.
Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend