‘Azpeitia-Hazparne. 30 urte, bi herri pausoz pauso’ egitasmoaren hirugarren etapa egin dute ehundik gora lagunek

Egitasmoaren laugarren etapa apirilaren 8an izango da.
Larunbateko irudi bat. (Argazkia: Lagun Onak Mendi Bazkuna)

Larunbateko irudi bat. (Argazkia: Lagun Onak Mendi Bazkuna)

Azpeitia-Hazparne. 30 urte, bi herri pausoz pauso egitasmoaren hirugarren etapa, Donostia eta Hondarribia artekoa, egin zuten herenegun ehundik gora lagunek. 08:00etan 83 lagun abiatu ziren anbulatorio aurretik Donostiara; han 23 lagun batu ziren. Zurriolatik Pasai San Pedrora joan ziren, tartean Ulia zeharkatuta. Ondoren, Pasai Donibanera joan ziren txalupaz eta Jaizkibel mendira igo ziren. Bidean hamaiketakoa egin eta Jaizkibeldik Guadalupera joan ziren GR-121 bidea jarraituz.

Lagun Onak Mendi Bazkunako kideek azaldu dutenez, lehenengo eta bigarrengo etapekin alderatuta zailtasun handiagokoa izan zen larunbatekoa, eta bazkal ostean ibilbidea osatzeko denboraz gaizki zebiltzala ikusita, aurrez pentsatuta zuten bidea moldatzea erabaki zuten, bueltako autobusera garaiz iristeko.

Egitasmoaren laugarren etapa apirilaren 8an izango da.

Larunbateko argazkiak Uztarria.eus atarian daude ikusgai.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend