Azpeitiko eta Orioko talde bana aurrera, Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketan

Erniarraitz 1 Azpeitiko taldea eta Sarri nahi genuen eta Habana etorri zaigu Orioko taldea sailkatu dira Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketaren bigarren fasera, beste hamar talderekin batera. Finala Azpeitian izango da maiatzaren 27an

Erniarraitz 1 Azpeitiko taldea eta Sarri nahi genuen eta Habana etorri zaigu Orioko taldea sailkatu dira Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketaren bigarren fasera. Guztira, 38 taldek parte hartu dute lehenengo fasean, eta hamabi talde igaro dira hurrengo fasera; tartean dira eskualdeko bi talde. Hamabi taldeak lau multzotan banatuko dira.

Bigarren itzuliko lehen saioak asteburu honetan izango dira. Sarri nahi genuen eta Habana etorri zaigu taldeak ostiralean izango du bertso saioa Orioko Salatxo tabernan, 22:30ean hasita. Aurrez aurre izango dute Urretxu-Zumarragako Si mimimi sol taldea. Erniarraitz 1 taldeak, berriz, Zazpi astoren gainean Alegiako taldea izango du aurkar. Bertso saioa Alegiako Gaztetxean izango da larunbatean, 22:30etik aurrera.

Bigarren fasearen ostean erabakiko da finalaurrekoetara pasatuko diren lau taldeak zeintzuk diren. Horiek maiatzaren 6an eta maiatzaren 13an izango dira, Alegian eta Bergaran hurrenez hurren. Finalaurreko saio bakoitzeko garaileak izango dira Azpeitian maiatzaren 27an egingo den finalean abestuko dutenak.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend