Gaur da Ekonomia Feminista Foroan izena emateko azken eguna

Larunbatean egingo dute Euskal Herriko Bilgune Feministak antolatutako Ekonomia Feminista Foroa, Azpeitian. Goiz eta arratsaldean hitzaldiak eta tailerrak izango dira Sanagustin Kulturgunean eta Emakumeen Txokoan, eta bertan parte harte hartzeko gaur amaitzen da izena emateko epea. Euskal Herriko Bilgune Feministaren webgunean eman daiteke izena.

Plaza kopuru mugatua izango du ekimenak, eta lehentasuna izango dute egun guztirako doazenek. Bidelagunek 10 euro ordainduko dute, eta gainontzekoek 13 euro. Eguerdian, bazkari begetarianoa egingo dute Sanagustin Kulturgunean, eta prezioan sartzen da hori ere. Adierazi dutenez, ez dute nahi inor “diruaren oztopoagatik” joan gabe geratzerik, beraz, hala izanez gero,¬†taldearekin harremanetan jarri daitezen dei egin die. Informazio osoa beren atarian lortu daiteke.

Hemen ikus daiteke Ekonomia Feminista Fororako prestatu duten bideoa:

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend