Haur minbizidunen aldeko festa egingo dute larunbatean, Azkoitian

Atracciones Sanzek, Azkoitiko Udalaren laguntzarekin, haur minbizidunen aldeko festa antolatu du larunbaterako. Zehazki, Ioritzi, leuzemia duen haur azkoitiarrari, elkartasuna adieraziko diote ekimenaren bidez, eta goizean eta arratsaldean hainbat ekitaldi egingo dituzte. Egun osorako ekitaldietarako sarrera bost eurotan jarri dute antolatzaileek.

10:30ean hasiko da festa, Amaia Puertas eta Egoitz Txurruka ETB1eko Gu ta Gutarrak saioko kideekin. Era berean, Txu-txu trena, majia ikuskizunak, bertso saioak eta puzgarriak izango dira Plaza Nagusian eta Balda Plazan. Goizean, 14:30era bitartean izango dira ekitaldiak, eta arratsaldean 16:00etatik 18:30era artean iraungo dute. 18:30ean, berriz, txokolatada egingo dute Aita Madinabeitia plazan, eta ondoren kalejira egingo dute trikitilariek.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend