Mendi irteera egingo dute larunbatean Zestoan

Agiro Mendi Klubak antolatuta, mendi irteera egingo dute datorren larunbatean, martxoak 25, Zestoan. Kobaz koba, Zestoatik Aizarnara joango dira, handik Santa Engrazira, gero, San Pelaiora, handik Ertxinara, eta, azkenik, berriro Zestoara. Guztira, 16 kilometroko ibilbidea da. 08:00etan Gurutzetik abiatuko dira, eta, parte hartu nahi duenak, kiroldegian eman behar du izena. Ibilaldiaren ostean, nahi duenarentzat bazkaria izango da Mollergi tabernan. Sagardotegiko menua dastatu ahal izango da, eta 20 eurotan eros daitezke bazkarirako txartelak, ostiralera bitartean, Mollergin bertan.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend