Zuzendaritza batzorde berria du Zarauzko Zurekin elkarteak

Aurrerantzean Argiñano jatetxeko Martin Argiñano izango da presidentea; Alameda hoteleko Igor Azpitarte diruzaina; Lagunak erretegiko Jaione Oiartzabal idazkaria eta Kirkilla Enea jatetxeko Julen Olazabal, Euromar kafetegiko Mariluz Osa, Txiki Polit taberna, Musika Plaza pentsioa eta Olatu hoteleko Asier Aldalur eta Itxas Lur tabernako Pascu Exposito bozeramaileak.
Ezkerretik, Olazabal, Argiñano, Azpitarte, Oiartzabal, Aldalur, Osa eta Exposito Zurekineko batzordeko kideak. (Argazkia: Zarauzko Hitza)

Ezkerretik, Olazabal, Argiñano, Azpitarte, Oiartzabal, Aldalur, Osa eta Exposito Zurekineko batzordeko kideak. (Argazkia: Zarauzko Hitza)

Otsailaren 23an egin zuten bazkideek Zurekin elkarteko batzar orokorra. Besteak beste, zuzendaritza batzorde berria osatu zuten. Aurrerantzean Argiñano jatetxeko Martin Argiñano izango da presidentea; Alameda hoteleko Igor Azpitarte diruzaina; Lagunak erretegiko Jaione Oiartzabal idazkaria eta Kirkilla Enea jatetxeko Julen Olazabal, Euromar kafetegiko Mariluz Osa, Txiki Polit taberna, Musika Plaza pentsioa eta Olatu hoteleko Asier Aldalur eta Itxas Lur tabernako Pascu Exposito bozeramaileak.

Horrez gain, aurrera begirako erronkez ere jardun zuten hizketan, elkartearen ordezkaritza sendotzeaz eta bazkideentazako formakuntza eta promozio abantailak integratzeaz, kasu. Hala, Zurekinera taberna, jatetxe zein ostatu gehiago batu daitezen kanpaina berria jarriko dute martxan, guztiei sektoreko zein turismo kalitatearen inguruko formakuntza saioetan parte hartzeko aukerak emanez eta elkartekide izateagatik aparteko promozioetan parte har dezaten eskaintzak luzatuz. Era berean, Toldotxo pintxoa errotzeko zein ezagutzera emateko ekintzak diseinatzea aurreikusi dute.

Halaber, urtean zehar aurrera eraman, elkarteak zuzenean antolatu zein zeharka bultzatu dituen ekintzak ere aztertu zituzten. Hala, pintxo poteaz eta Zarauzko Ikurriña mus txapelketaz aritu ziren, eta baita Sagardo Egunaz, Argo Egunaz, Txakolin Egunaz, Salbatore Mitxelena ikastolaren 50. urteurreneko jaialdiaz, Basque Label Fest jaialdiaz, inauterietako mozorro lehiaketaz zein Pro Zarautz surf txapelketaz jardun zuten, besteak beste. Horri lotuta, aurrera begira ekintza gehiagotan parte hartzeko prest agertu dira. Nabarmendu dute elkartearen “ardura bakarra” ez dela ekitaldiak antolatzea; elkartearentzat interesak babesteko batzarretan presentzia iraunkorra duela, esaterako. Hala, Urola Kostako Udal Elkarteko batzarretan zein Zarauzko Udaleko Euskara, Turismo nahiz Hondakinen mahaietan parte hartzen duela, eta baita terrazen nahiz aparkalekuen inguruko mahai inguruetan ere.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend