Eskualdetik igaroko da Euskal Herriko 57. Itzulia

Txirrindularitza. Euskal Herriko Itzulia Orion, Dikeko aldapan (Aiora Larrañaga Solaberrieta).

Txirrindularitza. Euskal Herriko Itzulia Orion, Dikeko aldapan (Aiora Larrañaga Solaberrieta).

Apirilaren 3an hasi eta 8a bitartean jokatuko da Euskal Herriko Itzulia, eta aurten ere eskualdeko hainbat herri nahiz auzotatik igaroko da bi etapetan. Apirilaren 5ean, Gasteiz-Donostia etapa jokatuko dute, lehiaketako hirugarrena, eta Urolatik nahiz Kostatik pasatuko dira. Alde batetik, Matxinbenta, Nuarbe eta Beizama zeharkatuko dute txirrindulariek, 15:25ak eta 16:00ak bitartean; eta bestetik, Aiara helduko dira 16:35ak aldean, etaAndatza eta Santio Erreka auzoak zeharkatuz,  Oriora iritsiko dira; tren geltokiko biribilgunean N-634 errepidea hartuko dute, eta Anibarko Portura joango dira; han Txankako aldapa zeharkatu eta Igeldorako bidea jarraituko dute.

Apirilaren 6an, Donostia eta Bilbo lotuko dituen laugarren etapa izango dute jokoan. Kasu honetan ere, N-634 errepidea hartuko dute txirrindulariek, baina beste alderako norazkoan, eta, hala, Orio, Zarautz, Getaria eta Zumaiatik igaroko dira, hurrenez hurren, Itziar alderantz jotzeko jarraian. Kostako errepidea 13:30ak eta 14:00ak bitartean zeharkatuko dute.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend