Passepartout Azkoitiko taldeak irabazi du Maketa Lehiaketako entzuleen saria

Atzo amaitu zen Gaztea irratiak antolatutako 26. Maketa Lehiaketako finalisten artean botoa emateko epea, eta Passepartout talde azkoitiarrak jaso ditu entzuleen boto gehien; 1.647 lagunek bozkatu dute taldearen Belatz taldearen alde. Hala, azkoitiarrek irabazi dute GazteBizHitzaren 2.500 euroko saria.

Bigarren postuan geratu da Huts taldea, eta epaimahaiak beste hiru finalista aukeratu ditu orain: Empty Files, Eneritz Furyak eta Odolaren Mintzoa. Bost taldeek kontzertua eskainiko dute apirilaren 27an, Bilboko Kafe Antzokian, eta emanaldi horretatik abiatuta erabakiko du epaimahaiak nor izango den irabazlea. 5.ooo euroko saria jasoko du irabazleak, eta BBK Live jaialdian kontzertu bat eskainiko du. Era berean, Bilboko Kafe Antzokiak 500 euro emango dizkio kontzertuan ondoen moldatzen den taldeari.

Zestoako Rodeo taldeak ere parte hartu du lehiaketan, baina ez du finalerako txartelik lortu.

Passepartout taldeak entzuleen saria irabazi duela eta, Maxixatzenek elkarrizketa egin dio taldeari:

Gaztea Maketa Lehiaketako finalean izango da Passepartout taldea. Aurkeztu aurretik, espero al zenuten azken fasera iristerik?

Egia esan gauza hauetarako sekula ez dugu izaten erantzun garbi bat. Esperantza omen da galtzen den azkena, eta txapelketa batera aurkezten zarenean beti dago zerbait lortuko duzunaren sentsazioa. Bestetik, ordea, ez dugu atsegin gehiegizko balioa edo karga emozionala jartzea horrelako txapelketa baten aurrean. Etor dadila etorri beharrekoa. Ondo edo gaizki joan, irabazi edo galdu, guk lanean jarraituko dugu gauzak ondo eginez, eta entsegu bakoitzean dena emanez. Hori garbi utzita, gauzak ondo badoaz eta erantzun positiboa jasotzen badugu txapelketan, askoz ere hobeto noski. Motibazio iturri handia izaten ari da txapelketa eta jendearen erantzuna.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Maxixatzen.eus-en.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend