Merkaurola egitasmoa jarri dute abian Bertan, Herrixen eta Zestoan merkatari elkarteek

Kontsumitzaileen erosketa ohiturak ezagutzeko, Bizilan enpresak 1.000 galdeketa egingo ditu eskualdeko hainbat herritan.

Merkaurola egitasmoa jarri dute martxan Bertan, Herrixen eta Zestoan ber merkatari elkarteek, udalen babesarekin eta Iraurgi Berritzenekin elkarlanean. Iraurgi Berritzenek jakinarazi duenez, egitasmoaren helburua da “Azkoitiko, Azpeitiko, Zestoako, Aizarnazabalgo, Errezilgo eta Beizamako kontsumitzaileen erosketa ohiturak ezagutzea”.

Egitasmoaren barruan, Bizilan enpresak 1.000 galdeketa egingo ditu kontsumo ohituren, erosketa lekuen eta herri guneetako merkataritzaren inguruan. Galdeketan ateratzen diren ondorioetatik eskualdeko merkataritza estrategia definituko dute. Kontsumitzaileen ohiturak aldatzen ari direla eta, azterketa hori egitea beharrezkoa dela azaldu dute Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako merkatari elkarteek.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend