Joseph Kipronok eta Desi Jisak irabazi dute Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia

Korrikalariek ez dute lasterketako markarik ondu. Azpeitiarren artean, Asier Cuevas eta Nerea Azpiazu izan dira aurrenak.

XXIV. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia jokatu dute gaur arratsaldean, eta Joseph Kiprono Kiptum keniarra (01: 00: 37) eta Desi Jisa bahraindar sortzez etiopiarra (01:09: 25) izan dira 21 kilometroko proba amaitzen lehenak. Gizonetan Titus Kipjumba Mbishei keniarra izan da bigarrena (01:01:03) eta Elias Kibret Mola etiopiarra hirugarrena (01:03:22). Emakumeetan, berriz, Stacy Jepkemoi Ndiwa keniarra izan da bigarrena (01:10:09) eta Beatrrice Mutai keniarra hirugarrena (01:10:38).

Eguraldiak ez du asko lagundu; izan ere, euria eta haizea izan dira nagusi arratsaldean. Korrikalariek ez dute lasterketako markarik ondu, baina Jisak probaren historiako bigarren denborarik onena lortu du. 867 atletak eman dute izena maratoi erdirako, 766 gizonezkok eta 101 emakumek.

Maratoi erdiko Gipuzkoako txapelketa ere jokoan izan da gaurko lasterketan, eta Ander Sagarzazu donostiarra (1:07:52) eta Marisol Ramos oñatiarra (1:27:07) izan dira azkarrenak. Azpeitiarren artean, berriz, Asier Cuevas (1:10:41) eta Nerea Azpiazu (1:32:27) izan dira aurrenak. Elena Loyo gasteiztarrak Euskadiko errekorra hautsi du.

Lasterketa nagusiaren aurretik egin den proba laburrean –8,1 kilometro–, berriz, Getxoko Ivan Arrate (00:26:30) eta Marina Vicente baztandarra (00:32:03) izan dira azkarrenak. Aurten ez da patinatzaileen lasterketarik egin.

Omenaldiak Azkoitian

Lasterketa hasi aurretik, ohi bezala, Diego Garciaren familia omendu dute Azkoitian. Dantzariek aurreskua egin diote haren familiari, eta 1 zenbakidun dortsala eman diote. Aurten, gainera, Iker Amutxastegi ere gogoan izan dute ekitaldi horretan. Duela aste batzuk Azkaraten izan zen istripuan hil zen Amutxastegi, eta lasterketan irtetekoa zen, 41 zenbakidun dortsalarekin. Haren lagun bati eman diote dortsal hori.

Ikusi lasterketa luzeko sailkapena hemen, eta laburrekoa hemen.

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend