Kontratu luzapena eta belauneko ebakuntza Jon Guridirentzat

Azpeitiar futbolari gazteari 2022ra arte luzatu dio kontratua Realak, baina lau hilabetez zelaietatik kanpo egongo da, eskuineko belaunean egingo dioten ebakuntza dela eta.
Guridi_full

Jon Guridi. (Realsociedad.com)

Gaur hamabost egin zuen debuta Realarekin Espainiako Lehen Mailan Jon Guridik (Azpeitia, 1995), baina datozen lau hilabeteetan behintzat ez du izango gehiago jokatzeko modurik, ez talde nagusiarekin eta ez Reala Brekin. Aste honetako lansaio batean belauneko minez hasi zen azpeitiarra eta, mediku frogak egin ondoren, eskuineko belaunean lesioa topatu eta ebakuntza egin beharrean dela esan diote. Ondorioz, lau hilabetez bajan izango da.

Baina lesioaren albiste txarra kontratu luzapenaren berri onarekin batera iritsi zaio Guridiri. Realak atzo jakinarazi duen 2022ra arte luzatu diola Reala Bn duen kontratua azpeitiarrari; aurrez 2018ra artekoa zuen.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend