Oihana Aranarentzat izan da Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketa

Jokin Irastorza izan da txapeldunordea Azpeitian jokatu den saioan. Bertsopaper lehiaketaren sariak ere banatu dituzte.
DSC_0591

Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketako partaideak, gaur, Soreasun. (Mailo Oiarzabal)

Gaur Azpeitian ospatzen ari diren Gipuzkoako Bertso Eskolen Egunak bete du lehen hitzordua. 11:00etan hasita, Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketa jokatu da Soreasu antzokian eta txapela Eskoriatzara joan da, Oihana Aranaren eskutik; Jokin Irastorza izan da txapeldunordea. Jose Luis Gorrotxategik jantzi dio txapela Aranari, eta haren eta txapeldunaren bertso banarekin amaitu da saioa. Gaurko finalisten lanak bukatu eta sailkapena erabaki aurretik, bertsopaper lehiaketaren sariak ere banatu dituzte Soreasuko oholtza gainean.

Finala bukatuta, trikiti doinuak lagun dituztela abiatu dira Frontoi Txikira gaurko eguna ospatzera Azpeitira etorritako bertso ikasleak eta gainerakoak. Bazkalondoan jolasteko eta sormena lantzeko parada izango dute horretarako jarritako guneetan, eta 16:30ean izango dute amaierako ekitaldia, plazan.

Ikusi bertso saioko argazkiak eta Jose Luis Gorrotxategiren eta Oihana Aranaren bertsoekin osatutako bideoa Uztarria.eus atarian.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend