Aizarnazabalgo Duatloia jokatuko dute apirilaren 22an, eta izena eman daiteke dagoeneko

Bigarren urtez Aizarnazabalgo Duatloia jokatuko dute apirilaren 22an, Zarauzko Triatloi Elkarteak antolatuta. Distantzia luzeko Euskadiko eta Nafarroako txapelketa ere izango da Aizarnazabalgoa, eta bertan parte hartu nahi duenak apirilaren 17ko gauerdira bitartean du izena emateko aukera. Rockthesport.com helbidean eman daiteke izena, 50 eurotan.

Parte hartzaileek lehendabizi hamalau kilometro egingo dituzte korrika, eta ondoren, bizikletan, 72 kilometrotako bira egingo dute. Azkenik, beste zazpi kilometro egin beharko dituzte lasterka. 14:00etan hasiko da emakumezkoen proba, eta eta 14:20an gizonezkoak abiatuko dira. Dortsalak 10:00etatik 13:00etara bitartean jasoko dituzte, ikastolan, eta 12:00etatik 13:4ora bitartean zabalik izango dira boxes gunea. Sariak, berria, 19:00etan banatuko dituzte. Duatloia irabazten dutenek 500 euroko saria jasoko dute, eta bigarren eta hirugarren postuetan geratzen direnentzat, berriz, 300 eta 200 euroko sariak banatuko dituzte, hurrenez hurren. Lasterketaren inguruko informazio osoa zarauzkotriatloia.com helbidean aurkitu daiteke.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend