Korrikaren lekukoa hartzear dira Urola Kostako herritarrak

Bihar goizaldean iritsiko da 20. Korrika Urola Kostara; 00:42ak aldean helduko da Oriora. Gaur arratsaldean, berriz, Korrika Txikiak egingo dituzte hainbat herritan.
19. Korrika duela bi urte Azpeitik igarotzen. (Argazki Press)

19. Korrika duela bi urte Azpeitik igarotzen. (Argazki Press)

Bihar goizaldean iritsiko da 20. Korrika Urola Kostara. Joan den ostegunean hasi zen euskararen aldeko lasterketa Otxandion, eta Euskal Herriko hainbat txoko zeharkatu eta Donostiatik igaro ostean, Oriora iritsiko da 00:42ak aldean. Jarraian, Urola Kostako herri gehientsuenetatik igaroko da; hala nola, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Zestoa, Azpeitia eta Azkoitia zeharkatuko ditu. Azpeitian eta Azkoitian, gainera, txokolatada antolatu dute Korrika pasatu ondorenerako. Azkoitian Umore Ona elkartean egingo dute, eta Azpeitian, plazan.

Aurretik, baina, Korrika Txikiak egingo dituzte herriz herri. Gehienak gaur arratsaldean izango dituzte. Errezilen, aitzitik, bihar egingo dute Korrika Txikia, eta Aizarnazabalen, berriz, ostiralean.

Korrika Txikien ostean, ekitaldiak egingo dituzte herriz herri. Hainbat herritan lekukoaren barruko mezua irakurri eta txokolatada egingo dute. Zarautzen, adibidez, Musika plazan bukatuko da lasterketa, eta Xabier Zabala musikaria eta Motxian bertso eskola omenduko dituzte. Getarian, berriz, jolasak, parrilada eta DJ emanaldiak izango dira, besteak beste, 20. Korrikaren iritsiera girotze aldera

Korrika Urola Kostan

Korrika txikia

  • Aia. 14:30ak eta 15:00ak artean hasiko dute Korrika Txikia.
  • Aizarnazabal. Ostiralean 12:00etan egingo dute.
  • Azkoitia. 16:30ean hasiko dute Floreagatik. Gero, ekitaldia egingo dute plazan.
  • Azpeitia. 16:00etan hasiko da igerilekuaren aurretik. Plazara iristean mezua irakurriko dute.
  • Errezil. Bihar izango da, 15:30ean.
  • Getaria. Eskolatik abiatuko dira 16:00etan. Ondoren, txokolatada, jolasak, buruhandiak izango dira.
  • Orio. 14:45ean egingo dute, Aita Lertxundi kaletik abiatuta.
  • Zarautz. Korrika Txikia 16:45ean hasiko dute Agoueseneko biribilgunetik. Ondoren, omenaldia eta txokolatada egingo dituzte.
  • Zestoa. Herrigunean 16:00etan egingo dute Korrika Txikia, eta, ondoren, disko festa izango da. Aizarnan 15:30-15:45ak aldean hasiko dute lasterketa. Arroabean ere ordu horretan hasiko dute, eta, bukatzean, txokolatada izango da.
  • Zumaia. 15:15ean hasiko da Ludotekaren paretik. Bukatzean, ekitaldia egingo dute Beheko plazan.

20. korrika

  • Orio. Triki-poteoa egingo dute 19:00etan, eta 20:30ean afaria Balea elkartean. Korrika 00:42an iritsiko da.
  • Zarautz. 01:31ak aldean igaroko da herritik.
  • Getaria. 02:00etan iritsiko da. Aurretik parrilada, DJ emanaldia eta beroketa egingo dituzte.
  • Zumaia. 02:54ak inguruan iritsiko da Zumaiara.
  • Zestoa. 03:51k aldean iritsiko da.
  • Azpeitia. 04:40an iritsiko da Lasaora. Ondoren, txokolatada izango da plazan.
  • Azkoitia. 05:40ak aldean igaroko da. Segidan, txokolatada egingo dute Umore Onan.
Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend