ARGAZKI BILDUMA: Goizaldeko ordu txikiak izanagatik, 20. Korrikak jendetza atera du kalera eskualdeko herrietan

Goizaldean egin du 20. Korrikak eskualdera bisita. Donostiatik bueltan, gauerdia pasatuta iritsi da euskararen aldeko lasterketa Oriora. Hango kaleetatik igaro ondoren iritsi da Zarautzera, eta handik, Getariara. Zumaiara iragarritako ordua baino zertxobait lehenago iritsi da Korrika, baina erritmoa moteldu, eta puntual egin du bisita Zestoara, Azpeitira nahiz Azkoitira. Ehunka herritarren babespean egin du ibilbidea 20. Korrikak, eta ez euria eta ez ordutegia ez dira oztopo izan eskualdeko bizilagunentzat. Azpeitian, esaterako, 800 bat lagun atera dira kalera metro edo kilometro batzuk korrika egitera. Herriz herri, dozenaka eragilek, taldek, elkartek eta erakundek eman dute lekukoa, eskuz esku.

Urola Kostako zatia bukatuta, Debabarrenerako norantza hartu du 20. Korrikak. Gaur Bizkaira ere egingo du bisita lasterketak, eta igandean Iruñean bukatuko da.

Hona hemen, argazki batzuk. Datozen orduetan bilduma osatzen joango gara. (Irudiak: Gorka Rubio/Argazki Press-Urola Kostako Hitza-Twitter)

 

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend