Errezilen ere ospatu dute Korrika Txikia

15:00etan eskola aurrean elkartu ondoren, herrian bueltaka ibili dira ikasle gazteak.

Eskualdeko herri gehienetan atzo egin zituzten Korrika txikiak, baina Errezilen gaur izan dute hitzordua hango eskolako haurrek. 15:00etan elkartu dira eskola atarian. Han, aurtengo Korrikaren abestia kantatuz, eta malabarrak eta zirkoan ohikoak diren ariketak eginez girotu ondoren, herrian hamar bat itzuli egin dituzte korrika.

(Argazkiak: Leire Lazkano)

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend