Gaur eta bihar eskualdetik igaroko da Euskal Herriko Itzulia

Gaur Matxinbentatik, Nuarbetik, Beizamatik eta Aiatik igaroko dira txirrindulariak. Bihar, berriz, Oriotik, Zarauztik, Getariatik eta Zumaiatik.
Txirrindulariak Orio zeharkatzen Euskal Herriko Itzulian. (Aiora LarraƱaga)

Txirrindulariak Orio zeharkatzen Euskal Herriko Itzuliaren iazko edizioan. (Aiora LarraƱaga)

Astelehenean hasi zen Euskal Herriko Itzuliaren 57. edizioa, eta gaurko eta biharko etapetan eskualdeko hainbat tokitatik igaroko da lasterketa. Gaur, asteazkena, Gasteiz-Donostia etapa izango dute jokoan, eta Urola Erditik nahiz Urola Kostatik pasatuko dira txirrindulariak. Matxinbenta, Nuarbe eta Beizama zeharkatu dituzte 15:25ak eta 16:00ak bitartean, eta Aiara iritsiko dira 16:35ak aldean. Ondoren, Andatza eta Santio Erreka auzoak igarota, Oriora jaitsiko dira txirrindulariak, eta tren geltokiko biribilgunean N-634 errepidea hartuko dute.

Bihar, berriz, itzuliaren laugarren etapa jokatuko dute, Donostia eta Bilbo artean. Biharkoan ere N-634 errepidea hartuko dute txirrindulariek, eta Oriotik, Zarauztik, Getariatik eta Zumaiatik pasatuko da lasterketa, hurrenez hurren. Kostako errepidea 13:30ak eta 14:00ak bitartean zeharkatuko dute.

Ez dago iruzkinik

Utzi iruzkin bat

*

*

Send this to friend